
Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariek topatu dute 'Irulegiko eskua, 'Arangurenen: eskuin esku baten forma du, brontzezkoa da, eta lau lerroko inskripzio bat dauka. Lehen hitzak zuzenean lotzen du gaurko euskararekin: 'sorioneku'.

Euskal blogarien bilgunea. Blog bat sortu eta mantentze prozesuan ditugun zalantzak zein ezagutzak zabaltzeko tokia.
Banerra eta logoa: https://pixabay.com/users/janjf93-3084263/
Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu dute Nafarroan
Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariek topatu dute 'Irulegiko eskua, 'Arangurenen: eskuin esku baten forma du, brontzezkoa da, eta lau lerroko inskripzio bat dauka. Lehen hitzak zuzenean lotzen du gaurko euskararekin: 'sorioneku'.
"sorioneku"
Hackeatuta dagoen Wordpress batentzat antimalware librea
Kaixo,
Nire bloga bisitatzen baduzue eta edozein loturetan klik eginez gero, hackeatua izan dela konturatuko zeate. Ezagutzen dezuen antimalware libre edo doakoren bat? aurkitu ditudan guztiak diru trukekoak dira.
Eskerrik asko.
Bloga aldakur.net
**Edit: ** Azkenean konpontzea lortu dut. Zehazki ez dakit non zegoen arazoa, baina plugin batean harira zan. Plugin batzuk desinstalatu ondoren dana martxan jarri da.
Labur.eus zerbitzua erabiltzeko Wordpress Plugina
Duela 4 urte inguru labur.eus Wordpress barnean erabiltzeko plugin bat atera nuen. Gaur egun erabilgarria da Wordpress 5.x.x bertsioentzat, beraz hemen uzte dut plugina deskargatzeko esteka eta konfigurazioaren bideo laburra.
WP-Labur: https://eu.wordpress.org/plugins/wp-labur/
Konfigurazio bideoa: hemen
Kodea: https://github.com/aldakur/wp-labur
Kontuan izan labur.eus zerbitzua polr izena duen proiektu librean oinarritzen dela. Horregatik, modu orokor batean labur.eus ez den zerbitzari batekin erabili ahal izateko beste plugin bat egin nuen. WP-Polr plugina alegia.
WP-Polr: https://eu.wordpress.org/plugins/wp-polr/ **
Blogaren estatistikak jarraitzeko sistema/plugina
Nire bloga Wordpress
baten bitartez daukat. Estatistikak jarraitzeko sistema eta plugin desberdinak erabiltzen ditut, baina oraindik ez naute guztiz konbentzitu.
Hauek dira erabiltzen ditudanak:
Koko Analytics: Sinplea eta nahiko egokia. Eguneroko bisitak, nondik etorri diren eta zein orrialde izan dira bisitatuenak ikusi daiteke. Agian sinpleegia eta norberaren admin erabiltzailearen bisitak ere kontutan hartzen dituela susmoa dut.
Jetpack Stats: Informazio ugari ematen du, ondorioz konplexuegia izan daiteke. Doakoa da, nahiz eta aukera gehiago nahi badituzu pixka bat ordaindu beharra dago. wordpress.com helbidean bloga erregistratu beharra dago.
Monster Insights: Agian, aipatutako hiruetatik informazio gehien eskaintzen duena da. Hemen ere, aukera gehiago izateko ordaindu beharra dago. Gainera, oker ez banago Google Analytics ekin batera lan egiten du.